Bertsos - View details To know more about this section
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Luis Otamendi
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Luis Otamendi
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Otamendi
Etxe txiki bat daukat
mendian jasua,
hara joaten naiz sarri
arinduz pausua,
goizean nedukala
arte(a)n lo gozua,
honek sega pikatzen
garra eta sua,
bazterrak txukuntzera
al zatoz auzua?
Lazkano
Zertara natorren ni
dezu antzemana,
aspalditxo egin nun
horretako plana,
baztarrak txukuntzera
nator zuregana,
lehen ere maiz egin det
alperrentzat lana,
hau da hau suertea
gertatu zaidana!
Otamendi
Etxetxo bat badaukat
guztiz egokiya,
lana asko eginda
daukat eraikiya,
eta auzoko hau (e)re
ez dago nagiya,
sega pikaturikan
gertu dago iya,
hemen lanerako zuk
badezu tokiya.
Lazkano
Animatuz mendiko
giro ta ehiziak,
etxe hortan dabizki
udazken guziak,
baina gauzak narrasten
daduzka hasiak,
nik tapatzen dizkiot
bere desgraziak,
bestela etxea tapa
lezake sasiak.
Otamendi
Gauza denak ez dira
ai hemen okerrak,
zuk txukuntzen dituzu
ederki bazterrak,
auzoan ez dauzkat, ez,
nik gizon alperrak,
baina jasotzen ditu
soldata ederrak,
gizajo hau bizi da
nerone(r)i eskerrak.
Lazkano
Baso hontan bizi da
joan dan hamar urtez,
bere ustez betea
daukagu birtutez,
ez naiz kontsolatutzen
auzolagun maitez,
aurpegi galanta du
propinaren partez
lana ematen dit baina
dirurikan batez.