Bertsos - View details   To know more about this section

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Lopategi, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lapurreta batetan partaide zineten biok. Lizaso kartzelan sartu dute, Lopategi urdaiazpikoa hartuta etorri zaizu bixitara.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Lopategi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lopategi
Lapurreta e(g)in genduen
bion esanetan,
suerte ezberdina
daukagu benetan,
ni libre eta zu hor
kartzelan penetan,
nola aurkitzen zara
itzalpe honetan? (bis)
Lizaso
Danerako sozio
gu lehendabiziko,
erru danak ez ditut
nere gain utziko,
bildur da ni hizketan
naizela hasiko,
urdaiazpikoa(re)kin
ez nau erosiko. (bis)
Lopategi
Ez zaizu alperrik galdu
daukazun itxura,
gizen eta ederra
lehen(ag)oko modura,
badut urdaiazpiko
ta badut ardura,
gaur preparatuko dut
zuretzako fuga. (bis)
Lizaso
Gizalege askorik
ez du erakutsi,
nahiz plana biok egin
lehen jo eta hausi,
irriparrezka dator
opari ta guzi,
lapurrik haundiena
gaur ere nagusi. (bis)
Lopategi
Ez da lapurret(a) hortan
lehenengo debuta,
lehenago ere sarri
biok e(g)in dugu-ta,
haunditasun horretan
nork ote du kulpa?
Haundiena zeu zara
pisura neurtuta. (bis)
Lizaso
Beraz piso astunez
ni nabil aldrebes,
zure azkartasuna
behar gendun babes,
begien bistatikan
aldegin mesedez,
kontzientzirik ez dezu,
bihotzik ere ez. (bis)
Lopategi
Laguntasun haundirik
ez duzu azaldu,
erregalia nahi nun
lehenengo bialdu,
ez duzu estimatzen
nahiz da hona heldu,
agur banoa eta
zu berton usteldu. (bis)
Lizaso
Ni preso ta zuk lortu
hainbeste etekin,
konforme ote zaude
ekintza horrekin,
azken baten errua
dadukat neurekin,
fiatu nintzelako
ijitoarekin. (bis)