Bertsos - View details To know more about this section
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nere ustetan sendi jator bat
gazterik nahi nuen osa,
baina ez degu bizitz honetan
dena izaten larrosa,
nekeak neke eskuratu det
nik bosteko aproposa,
ikusten danez obra guzia
horrenbeste(re)kin det osa,
guziak martxan baldin badira
amarentzako zer poza.
Promesa haundi bat egina nuen
nere ezkontz egunean,
sortzen ziranen aldera beti
jarraiko nula lanean,
bide hortatik ibilia naiz
beti edo gehienean,
ta orain zuek zuen munduan
martxa hortan zoaztenean,
amatxorekin ere ez ahaztu
ni behartzen naizenean.
Horretaraxe iritsia zait
gaztetako maitemina,
beste norbaitek izango zuen
ondorio desberdina,
sufrimentuak sufrimentu ta
hata ere hain da atsegina,
bostak dirade guztiz argiak
obra izandu da fina,
mundu honetan ama batentzat
hori da pozik haundina.