Bertsos - View details To know more about this section
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Stanza name:
KOPLEN MULTZOA
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Etxean dirua gutxi
eta lapurretan hasi,
joan ez banintz hobe nuela
ondo dakit kasi,
nahi nuke adierazi,
ia ezin det sinetsi,
lapurretara joan da neronek
hogei duro utzi. (bis)
Gaizkile baten moduan
etxe barruraino juan,
hartu beharren neuk utzi nuen
dirua orduan.
Zer ote nuen buruan?
Zer kezkaz ote nenguan?
Ni baino lapur abilagoak
badira munduan. (bis)
Hauxe zan egitekoa,
bada ene Jaungoikua,
eskarmentua gauza honekin
badaukat nahikua,
ni oso lasai nijua,
ta bentaja haundikua,
badakit gutxi izango dala
nere delitua. (bis)