Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Mendizabal, Mikel
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Halabeharrez lapurreta egitera sartu ziren etxe batera. Jakin dugunez, ordea, zeure poltsikotik mahai gainean hogei duro utzita irten omen zinen.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxean dirua gutxi
eta lapurretan hasi,
joan ez banintz hobe nuela
ondo dakit kasi,
nahi nuke adierazi,
ia ezin det sinetsi,
lapurretara joan da neronek
hogei duro utzi. (bis)

Gaizkile baten moduan
etxe barruraino juan,
hartu beharren neuk utzi nuen
dirua orduan.
Zer ote nuen buruan?
Zer kezkaz ote nenguan?
Ni baino lapur abilagoak
badira munduan. (bis)

Hauxe zan egitekoa,
bada ene Jaungoikua,
eskarmentua gauza honekin
badaukat nahikua,
ni oso lasai nijua,
ta bentaja haundikua,
badakit gutxi izango dala
nere delitua. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra