Bertsos - View details   To know more about this section

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Performance
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Urte sail batean zaharren egoitzako arduradun zaitugu. Jubilatu zara zu ere eta bertan gelditu beharrean aurkitu zara.

Description

Melody
Begira nago jarria beraz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxe honetan igaro ditut
nik hamaika une klase,
aiton-amonei dena emanaz
neuk eskatu gabe eze(r),
bestela ez dakit maitasunetik
izaten zinaten gose,
nik ahal zan neurrian ase, (bis)
hemengotarra(r)i erdi negarrez
eskatzen dizuet hauxe,
orain ni zuek zai nazazute
lehen nik zuek bezelaxe (bis)

Zakar aldiak izango nitun
inor zerta(ra)ko engaina?
Baina ahall dala beti izan naiz
umila eta apaina,
aiton-amonei neuk hartzen nien
neurria edo tamaina,
maitasunez hartuz gaina
hala ta guztiz pozikan nago
zahartu egin naiz baina,
maitasuna(re)kin jasotzen badet
maitasunaren ordaina. (bis)

Hainbat urtean zabaltzen nitun
edonorentzat ateak,
eta harrotzen nindun tarteka
neduzkan borondateak,
okerrena da neretzat ere
egunak dira beteak,
pena ematen dit joateak, (bis)
erruki pixkat orain nerekin
izan zazute besteak,
armoni onez pasa ditzadan
munduko azken urteak. (bis)