Bertsos - View details To know more about this section
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Sarasua
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Sarasua
		
				
				Stanza name: 
		Neurri luzekoak 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Era hortako desengainoa
hemen gertatzen da usu,
nere fameli eta lagunak
harritu egin gaituzu,
hau konpontzeko barkazioak
eskatu gura dituzu,
ez kaixo eta ez musu, (bis)
merkatuaren lege zorrotzak
menderatu baizaitu zu,
nik maitasuna eskeini nizun
ta zuk saldu egin duzu. (bis)
llusioa eginda neukan
gure ezkontzako planez,
barruan neukan ilusioa
«zoriontsu naiz esanez»,
ta orain nabil karga astun hau
ia ezin eramanez,
irauteko ere lanez, (bis)
albo batera utzi bainauzu
borondaterik txarrenez,
inportantea izango zara
baina zoriontsua ez. (bis)
Maitasunari egiten nion
nik otoitz eta gorespen,
baina une hontan hasi behar dut
zerutik lurrera jeisten,
lehen ez nekian holako gauzak
nola gertatu zitezken,
hartu ditut mila ezten, (bis)
ta nola neri pasa zaidana
kasualidadea ez den,
kosta behar zait hemendik aurrera
maitasunean sinesten. (bis)
