Bertsos - View details To know more about this section
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sorozabal
Amak eta semeak
eztabaida sortu,
kandela piztutzera
hau nork derrigortu,
ez dakit nola zaigun
hortara behartu,
sinismen aldetikan
nahi luke indartu,
ta bost urte elizara
ez zaigula sartu. (bis)
Egaña
Kandela bat jarri det
gainera gustora,
detaile honengatik
ez zaite aztora,
horren mutil zintzoak
nola ez aproba,
ziur aterako det
bostetikan gora,
hau sobresaliente
ateratzeko da. (bis)
Sorozabal
Sobresalienterekin
nahi luke aurkitu,
gazte hortek badauka
hamaika meritu,
hobe lehendik ikasi
izan bazenitu,
kandela piztu arren
lasai ez gelditu,
hoiek danak tontoak
alperrikan ditu. (bis)
Egaña
Ez zaidazula eska
kandela kentzeko,
gaur portatu nahi nuke
fededun antzeko.
Fede berri honekin
harritu da seko,
esan dit detaileak
arren azaltzeko,
motiboak baditu
beti kejatzeko. (bis)
Sorozabal
Ni kejatzen omen naiz
betiko antzera,
baina hortarako zuk
e(g)in dezu hasera,
kandelarekin zabiltz
aurrera t´atzera,
baina suspentsorikan
ez sartu etxera,
ni ez naiz kejatuko
portatzen bazera. (bis)
Egaña
Askotan deitu arren
tonto arrania,
ikasketako beti
izan naiz ernia,
hamabost urte ditut
ni ez naiz umia,
ikasten bikaina ta
fedea xumia,
askok hartuko luke
holako semia. (bis)