Bertsos - View details   To know more about this section

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Migel Arozamena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Performance
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Authors
Arozamena, Migel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Euskalerriko erri txiki batean zaude. Orain berrogei urte errian danak nekazariak ziran. Jendea pobre xamar bizi zan eta etzan ez jauregirik ez txaletik. Gaur erria fabrikaz betea dago. Jenderik geyenak ez baserrietan, fabriketan baizik lan egiten du. Zine eder bat ere badago. Dirua orain berrogei urte bañon askozaz geyago erabiltzen da. Eta jauregi eta txalet ederrik asko jaso da, bañan euskal oitura zarrak galtzen dijoaz. Guzia gogoan artuta, iru bertso.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Migel Arozamena

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Denbora batez bizitzen giñan
oitura zarrak artuta,
berrogei urtez onuntza orain
dana dago aldatuta,
jende pobriak basarrik ere
bazterren utzi ditu-ta,
zine ederrak eta fabrikak
errian antolatuta,
lengua bera dala erri au
nola esan begiratuta?

Erri onetan lana egiñaz
len ondo giñan bizitzen,
oberik iñun izaten zanik
etzitzaigun iruritzen,
patrikan diru eskax xamarra,
tripa genduan betetzen,
orain ziniak eta txaletak
jende guztiya muatzen,
ori naikua eztala Eukal--
erriko oiturak galdutzen.

Bein baño geyo egon izan naiz
ni nere lagun batzukin,
berrogei urtez onuntz oiturak
nola diguten aldegin,
batzuk basarriya utzi dute
fabrika aben aitzakin,
orduan andik aldegin zunak
zer egiten zun etzakin,
lengo oiturak bildu ditzagun
guztiyon laguntzarekin.