Bertsos - View details   To know more about this section

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Performance
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Authors
Eizmendi, Iñaki "Basarri"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zure auzoan Maritxu izena duen neskatxa gazte eta eder bat bizi zan. Orain urte batzuek dirala, Donostiara neskame etorri zan, ta gaur egunean emakume galdua da, esaten dutenez. Neskame izatetikan atera zan eta gaur egunean ez dauka lan ezagunik. Gaur eguardian Avenida kaletik barrena ikusi dezu automobil batean dotore paseatzen pintatuta eta apain-apain. Iru bertso kantatu bear dizkitozu emakume orri.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Donostin egin biar
zendula serbitzu,
neri esan zidazun,
ene, itxu-itxu,
egun arretan ziñan
artaño berritsu,
infernuko indar ori
zeñek eman dizu?
orretarako jatxi
al zera, Maritxu?

Avenida kalian
begira nenguan,
sonbrerokiko jaun bat
zenduen onduan,
Maritxu jetxi zera
galtzeko graduan,
ezin egon ninteke,
ni zure onduan,
amaika zure antzeko
badago munduan.

Gaztia ziñan eta
apain da kuttuna,
parre goxokua ta
alako iztuna,
norbait izandua da
zu galdu zaituna
au da Jaunan legiak
eskatzen diguna:
lendabiziko gorde
zer? garbitasuna!