Bertsos - View details To know more about this section
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Migel Arozamena, Mattin Treku "Mattin"
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Migel Arozamena, Mattin Treku "Mattin"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mattinek:
Ofizioaren esplikatzeko
ethorri da tenoria,
amabi umekua baita
Mattinek dun familia,
gure etxian arrats guziez
badago bai urnoria,
eta lagun hau bethi triste da
bate umerik gabia.
Arozamenak:
Orain dala amabost urte
biyok giñaden ezkondu,
eta Jaungoikuak gui eztigu
biyori berdin lagundu,
nik seme-alabik eztet eta
onek amabi izandu,
gau eta egun, Mattin maitia,
etzera geldik egondu.
Mattinek:
Amabost urthe eztitut pasa
nekean edo penetan,
alegrantzia izaten baita
haurrak diren familetan,
batian dela batayua ta
bestian komunionetan,
ni bestaz-besta ortxen nabila
orai nere umietan.
Arozamenak:
Zure izketai bear bezela
orain nai diot erantzun,
familirikan eztegu bañan
konsueloz pasa zagun,
gizon txikiyak bizkorrak dira,
begiratu ta ezagun,
fabrikan baten lan eiten bezu
ai zer jornala daukazun.
Mattinek:
Jakin beauzu ni haur oiekin
arras kontentu nagola,
eta nai nuke luzaro bizi
segur oino hola-hola,
ta gero ere zabalduko da
Mattin gaizoaren odoIa,
eta han berriz zertarako da
fruitu gabeko arbola?
Arozamenak:
Fruturikan gabeko arbola
naiz ta sayatu lanian,
gure Jainkuak ez gaitu ikusten
danak begi berdiñian,
bañan, Mattin, ez nuke egon nai
zure larrun barrenian,
ai zer etorkizuna daukazun
ezkontzen aste'iranian.