Bertsos - View details   To know more about this section

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Migel Arozamena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Performance
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Authors
Arozamena, Migel
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gabon-gabean etxerik etxe eskean ibilli ziñan zure lagun batzuekin. Eta etxe batean luzaroan kantatu ondoren oso diru gutxi, oso eskupeko txikia, eman zizuten. Etxe artako andre zekenari, esku-legorrari, iru bertso bota bear dizkiozu.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Migel Arozamena

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gabon-eguna ogei ta laua
Euskalerriko lurretan
oitur' izan da orain artian
ibillitzeko esketan,
lagun batzuek banituan da
miñarikan ez anketan,
errunik ere ez gendun egiten
sosa artuagatik loyetan,
bañan pen'eman biar du eska-
-tutzia gaur zenbait etxetan.

Ate ondora juan giñaden
eta kantari ekin,
kuadrilla aundi bat antxen geunden
guztiyak geren pozakin,
nagusiya're goratu gendun
Euskalerriko kantakin,
etxekoandria an etorri zan
pezeta txiki batekin,
ai lenbizitik zer eingo zigun
guk iñola ezin jakin.

Gabon-eunian ibilli giñan
etxerik etxe kantari,
t'ondo eitiak ez du baliyo
gaur zenbait person-klaseri,
pezet'at artu ta eskalletan
ainbeste mutil-sallari
begiratu zorrotz egin zigun,
nunbait pen'eman areri,
orrelakuak eztiyo emango
ardotako gizonari.