Bertsos - View details   To know more about this section

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Anjel Larrañaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Performance
1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Etxeberria, Patxi
Larrañaga, Anjel
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Ik, Etxeberria, dirua aurreratu ioan Larrañaga'ri. Eta Larrañaga'k esandako epean ez dik dirurik bueltatzen.

Description

Melody
Ai gure antzinako
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Anjel Larrañaga

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxeberria:
Larrañaga, izketan
bear degu mintza,
ori al balitza,
lagunak giñan eta
gaur lagun gabiltza;
eztirazu bete nei
emandako itza.
Zer dezu eskatzeko?
Zer dezu eskeintza?
Edo diru aldetik
gaizki al zabiltza?

Larrañaga:
Eman bearra daukat
nik e nere nota,
ez nazu gorrota,
ez pentsa gero ori
ez ditela inporta;
lagun Etxeberria,
ni ez nago lota,
itzik etzazu egin
arren nere kontra.
ezina gertatu zait
krisisa dago-ta.

Etxeberria:
Etxeberria dezu
ain lagun gozua,
ta zure auzua,
orregatik etzazu
gaur moztu pausua;
entzun zaidazu gogoz
zuk nere bertsua,
bizitza eramango det
ara berdintsua,
eta luzatuko'izut
pixka bat plazua.

Larrañaga:
Orixe eskatzera
netorren aurrena,
baneukan errena,
baña badakit au're
sufritzen dauena;
gauza orrekin neuk det
lendik naiko pena,
baño ola ez al da
juango gaur dena?
Neuk e ordainduko'izut
al dan azkarrena.