Bertsos - View details   To know more about this section

1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Txomin Garmendia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Performance
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Garmendia, Txomin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Enbeita, estu eta larri komunera oa, eta komuna okupatua dago, Garmendia barruan lasai zegok.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Txomin Garmendia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Enbeita:
Ez det sarri igaro
ainbeste une txar,
banket batean jaten
ein det naiko indar;
baña bete ezkero
utzitzea dakar,
eta larritasunez
berau egin bear,
bukatua badezu
irten zaite azkar.

Garmendia:
Gure gertakizunaz
konturau zerate,
maiatik altxa eta
etorri naiz laixte;
biok gertatutzea
arritzeko ote?
Ate joka artu du
Enbeita´k parte,
lasai egondu ari
ni libratu arte.

Enbeita:
Utzi zak gerorako
berbaren mitiña,
eta azkar bukatu
zeure zeregiña;
iaa egiña daukat
tripetako miña,
ez dakit gogorra dan
ala dan ziriña.
baña kentzeko badet
Kristoren premiña,

Garmendia:
Atea zabalduta
ni exerita jarri,
barrena libratu arte
ni nago lasari;
ta zuk baldin badezu
ainbeste mirari,
arkitutzen bazera
estu eta larri,
ondoko baratzara
azkar juan bedi.

Enbeita:
Ez bialdu galazo
ein duten partera,
enaiz broman etorri
gaur zure atera;
baizik premiña detan
zerbait egitera,
lotsa kendu ezazu,
ez dezu kaltera,
eta egingo degu
guk biok batera.

Garmendia:
Komona au nik ere
artu det gogotzat,
ta zertan egongo naiz
aitortzeko lotsak?
Barrundik entzute'itut
onen puzkar-otsak,
bañan egia esan
emen ditut pozak,
ezin baldin b'aiz egon
baratzan bota zak.