Biographies - View details To know more about this section
Txomin Garmendia
Personal details
Bertsolarism
- Main specialization
- Bertsolaria
- Specializations
-
Bertso-jartzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Luistarren Bertsolari Txapelketa 1959 (Aginaga, Usurbil): txapeldunorde.
Gipuzkoako Bertsolari Berrien Txapelketa 1959 (Ordizia): txapeldun
Errege eguneko sariketa 1962 (Donostia): txapeldun.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 1962: finalista.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 1964: txapeldunorde.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 1967: txapelduna.
Gipuzkoako Herrriarteko Bertsolari Txapelketa 1999: txapeldunorde (Taldekideak: Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre eta Aitor Usandizaga).
Euskal Herriko Bertsolari txapelketa 1965, 1967, 1980 eta 1982: finalista.
Biographical details
- Biography
- 1934ko otsailaren 3an jaio zen Berrobin (Gipuzkoa). Nekazari, arotz, taxista eta, azkenik, liburu-saltzaile izan da lanbidez. Berrobiko alkate izan zen demokrazia aro berriko lehen hiru legealditan, 1979tik 1991ra. 1980an bideko auto-istripu larria izan zuen eta, bere orduko lanerako ezindua, idazteari ekin zion Antonio Zavalak hauspotuta.
Bere kasa zaleturik, eta lagunarteko giroan trebaturik, 1950. hamarkadan hasi zen jendaurrean kantari lagunek bultzata.
Burgosen soldadu zegoela idatzitako eta ondoren Zeruko Argian espainiar soldaduskari buruz argitaratutako bertsoengatik espetxeratua izan zen Martutenen: 42 egun egin zituen kartzelan (1957).
Gipuzkoako Bertsolari Berrien Txapelketa (Ordizia) irabazi zuen 1959an, eta bertsolari gazteentzat antolatzen ziren sariketetan sarri nabarmendu zen hurrengo urtetan. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun izan zen 1967an. Lau aldiz izan da finalista Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian: 1965, 1967, 1980 eta 1982ko edizioetan, hain zuzen ere. 1999an Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen bertsolari gazteekin nahasian, Erniope taldean, eta Azpeitian jokatu zen finalera iritsi zen. Bertsolari hauek osatu zuten taldea: Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu, Aitor Usandizaga eta Txomin Garmendia.
Bertso-jartzaile oparoa izan da. Bertso asko jarri izan dizkio aktualitateari edo gaurkotasuneko gaiei, egunkari eta aldizkarietan publikatuak asko.
Idazle gisara, jenero ugari landu ditu: eleberria, bertso-jarri bildumak eta iritzi kroniken bildumak plazaratu ditu, ia guztiak Auspoa bilduman. Horrez gain El Diario Vasco eta Deia egunkariak, eta Galtzaudi eta Aiurri herri aldizkarien kolaboratzailea izan da eta kronika, gogoeta zein bertso ugari utzi ditu horien orrietan.
2022ko irailaren 15ean hil da 88 urterekin.
First steps in bertsolarism
- Lehen plaza
- Berrobin, 1952an, Antonio Mari Eizmendi "Loidisaletxe" eta Jose Joakin Mitxelena lagun zituela.
Publications
- Ekoizpen oharrak
- Zutabegile, kronista nahiz bertso-jartzaile emankorra izan da. Horien bildumak eta eleberri bat argitaratu ditu.
Eleberria: Bordaberriko gozo mikatzak (1983, Auspoa 170)
Kronikak: Denbora pasa (1982, Auspoa 159); Bizitzaren arian (1982, Auspoa 160); Gipuzkoa bihotz-begietan (1983, GAK, Iñaki Linazasororekin elkarlanean)
Bertsoak: Bertsolari-kurpilla (1984. Auspoa 171); Erririk-erri (1984, Auspoa 177) Beltzak eta zuriak mendian ardiak (1985, Auspoa 188).