Bertsos - View details   To know more about this section

1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (7. 1980)
Performance
1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Sein, Manuel "Xanpun"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Xanpun, zu fabrika batetako nagusia edo ugazaba zera. Eta gaur goizean or etorri zaizu Enbeita, emezortzi urteko gazte au, lan-eske.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1980-01-06 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Manuel Sein "Xanpun"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xanpun:
Gazte maite hau gaur etorri zait
neri lan-galdez etxe(r)a,
kaltekorra da zinez neretzat
gazte on baten galtzea;
bainan hala ere ausartatzen naiz
hau berari eskatzea:
egi-egitan lan-gogo onez
hunat etorri al zea?

Enbeita:
Bizi bearrak ala jarrita
emen nator zuregana,
konprenitzen det gaur neregatik
dadukazun duda dana;
zintzo nator ta eman eidazu,
jauna, arren neri lana,
jornala barik bakarrik nai det
nere etxearen jana.

Xanpun:
Nagusi batek kezkak baditu
gaia azaltzen denean,
egun ez nuke naski nai egon
langile hoien menean;
emanen dautzut ofizioko
lagun bat aldamenean,
bertzeik ez bada an bai bederen
ikas dezazun lanean.

Enbeita:
Len ere zutaz nik gauza onak
aditu nituen baiña,
enuen uste aurkitutzea
orren zintzo ta apaiña;
egingo dizut nik nere lana
neri eskatua aiña
ta zuk neretzat bakarrik eman
eiten detanan ordaiña.

Xanpun:
Beraz, gaztea, sartu zaite gaur
nagusi honen gerizan,
ta, dakizuna, beharko duzu
naski lanean arizan;
ni portatuko naiz ta zuzen da
nagusi on baten gisan,
zure partetik, gazte maitea,
zu araberako izan.

Enbeita:
Dudarik bada nik gura neuke
ateratzea bertatik,
enaiz etorri ni bizitzeko
ugazabaren lepotik;
kontzentzi bat det ta ez dit ixten
jaten besteren ogitik,
lana emaidazu, bizi nai det ta
nik neronen izerditik.