Bertsos - View details   To know more about this section

1991-12-22 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Sarasua

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991)
Performance
1991-12-22 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Sarasua, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zu, ilunabarrean amari musu emanda zeure autoan atera zara festara, ordubiak alderako itzuliko zarela esanez. Une honetan goizeko seiak dira. Oraintxe gogoratu zara amari emandako hitzaz. Zauden egoeran zaudela, zeu zauden tokitik hiru bertso.

Description

Melody
Aranora joan ziran I
Maitasuna da bizi izateko
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1991-12-22 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Doinua: Maitasuna da bizi izateko
Neurria: Berezia

Ama, badaukat historitxo bat
eta zuk ezetz sinetsi
zuk badakizu neska kontuak
badula zenbait garrantzi
zein erabe ta torpea naizen
orain ezin degu ahantzi
baina gaur det hitza hautsi
dut formalidade gutxi (bitan)
neska batekin nago kotxean
musukatu ta igurtzi
aukera bat behin izango nun da
pasatzen ezin nun utzi. (bitan)

Orain artean nere lagunek
egiten zidaten burla:
"Bertsotan nahiko iaioa haiz hi
baina neskatan ahula".
Barkatu, ama, gaur tokatu zait
egokiera mardula,
ez nun usteko sekula
parada izango nula. (bitan)
Eta badakit aurrerantzean,
ama, jakingo dezula
zure betiko mutil txikia
gizon bihurtu zaizula.(bitan)

Doinua: Sastarretik hasita
Neurria: Zortziko txikia

Luzitzeko egin dut
makina bat saio
hau txapelketa bat da
eta zer arraio!
Ama, etxera joatea
zuk zenduke nahio,
gaur ez naiz juan eta
zer egingo zaio.