Bertsos - View details   To know more about this section

1991-12-22 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991)
Performance
1991-12-22 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Mendizabal, Mikel
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek aita-semeak zarete, Sebastian aita eta Mendizabal semea. Demagun, gaur Eguberri goiza dugula. Semeak hala esan dio aitari: "Zergatik ez dit aurten Olentzerok ezer ekarri?

Description

Melody
Txoriak eta txoriburuak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1991-12-22 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso:
Hara semea, ez zaitezela
kezka horiekin erre,
Olentzerok bart bere astoai
pozik esan zion arre!
Nahi zuen baina ez zaukan eta
ez zaitez jarri hasarre:
maitetasuna ekarri dizu
hori ez al da ezerre? (bis)

Mendizabal:
Lehenago ere banuen nigan
maitasunaren babesa,
garai hauetan oparietan
izaten degu promesa;
nik esakari egin nion da
erantzuna det ezetza,
goiz triste honek zapuztua dit
urte guziko ametsa. (bis)

Lizaso:
Urtero-urtero oparitxo bat
ekartzen zizun lehenago
ta aurten ere izango zuen
bestetan hainbeste gogo.
Lehen esan dizut, ez da lekutik
ateratzerik ez dago.
Seguru berak sufrituko du
haurtxoak baino gehiago. (bis)

Mendizabal:
Gure Olentzero minez badago
neroni´re nago minez,
garai hauetan behar nuena
pozez eta atseginez.
Esku hutsikan utzi nau eta
hori zergatik jakin ez,
esplikazio txiki bat behintzat
eman behar zidan gutxinez. (bis)

Lizaso:
Hori neronek emango dizut
Olentzeron izenean,
kostata zerbait ekarri ohi du
beti edo gehienean,
aurten ezerrez, eta zuk pena
badaukazu barrenean;
opari bat ekarriko dizut
dirurik daukadanean. (bis)

Mendizabal:
Zure kontuak ez naute pozten
eta aurkitzen naiz larri,
nik opariak jasotzen hori
ezagutu bait dut sarri.
Orain badakit nik zer egin hor
nahiz Olentzero ez etorri:
Beste karta bat egingo diet
Meltxor eta Baltasarri. (bis)

Lizaso:
Erregeari alperrik zertan
bidali hainbeste mezu...
Hara semea, oraindik ere
ezjakinean zaude zu,
gaztea zera ta Olentzero
zein dan ere ez dakizu,
nor dan seguru jakindakoan,
barkatuko al diozu?

Mendizabal:
Barkatzen diot bihotz bihotzez
ta egiten du aitormen:
Nere hasarrea bukatuko da
berandu izan baino lehen.
Hutsune honek gauza haundi bat
irakatsi dit bederen,
gauza honekin ikasi bait dut
eukitzea zein ona den. (bis)