Bertsos - View details To know more about this section
1991-12-22 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Sarasua
1991-12-22 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Sarasua
		
				
				Stanza name: 
		Neurri berezikoak 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Woody Allenek zion bezela:
"Ene! Hau da buitre pila."
Platon haundiak zion bezela:
"Famadunak fama bila."
Lazkanok esan zuen bezela:
"Bertsoa ez dago hila."
Pitagorasek zion bezela
"Kuadratu nahi borobila."
Ta beste batek zion bezela:
"Faltsua sarri umila."
eta Van Goghek zion bezela:
"Nork dio zein dan abila?"
Eta azken hau neronek diot:
"Lehen bait lehen buka dadila!"
