Bertsos - View details   To know more about this section

1995-04-29 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Jon Eizmendi, Andoni Larrañaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-04-29 Urnieta Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Eizmendi, Jon
Larrañaga, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gipuzkoako txapelketa hau dela eta, J. Eizmendi zuk zure elkartean entremamentuak antolatu dituzu. Hori dela eta, A. Larrañaga elkarteko lehendakaria oso haserre dago. Hiruna bertso J.Eizmendi hasita.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Periodical Performances
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-04-29 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Jon Eizmendi, Andoni Larrañaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eizmendi
Zuk badakizu gure kuadrilan
badira lagun jatorrak
afal ondoan nik bezelaxe
txit astapotro koxkorrak.
Bertso kantari busti beharko
gure eztarri lehorrak,
txapelketako txekearekin
ordainduko ditut zorrak.

Larrañaga
Nere lagunaK bertsolarien
pinta handirikan ez du,
era hontako jendea ezin
elkarte hontan babestu.
Ezin liteke bertso txarrikan
onak bezela eskertu.
Utzi ezer ez, kendu gehiena
eta jendea aspertu.

Eizmendi
Gure kuadrilan aritu gera
afalondoan abesten,
saiatuko naiz ni horko zorrak
nola ordaindu litezken,
derrigorrean afalonduan
jardunaz baita ikasten.
Errezaiua errezaturik
zaila dago irabazten.

Larrañaga
Bi mila duroz ezin ordaindu
egindako zor gehienak,
hauek ikusiz sarri askotan
ni bultzatu ohi nau penak.
Berdin handian berdin txikian
oso akats nabarmenak
eta lehenengo kanporaketan
baztertuko dira denak.

Eizmendi
Direktoriak gaur esperantza
ona ematen ez digu
ta txapelketan zer gertako dan
saioa bera testigu.
Orain tanta bat probatu zazu
konbentzituko zaitugu,
kanta ezazu ta gerokua
gero pentsatuko degu.

Larrañaga
Nik oso gaizki ikusten zaitut
aitortzen dizut egitan.
Txarragorikan ez det ikusi
mundu honetan begitan.
Pentsatuko det, pentsatuko det
lehenago esan du bitan,
beti horrela agurtzen zaigu
etorritako guztitan.