Bertsos - View details To know more about this section
1995-04-29 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Jon Eizmendi
1995-04-29 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Jon Eizmendi
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Badakit edozein orduz
gertatu dakidakeela,
jaio guztiak hiltzea zor du
legeak dion bezela.
Etxetik hurbil baratz bat dugu
nahiko terreno ozpela,
nere errautsak udazken arte
kajan gorde ditzatela,
gero han bertan barriatzeko
haizeak narabilela.
Joan beharrean gaude guztiok
jarria dagon bidetik
eta laguntza hel dakigula
amaieraren beretik.
Nik famili bat utzi beharko det
beraien eskumendetik
eta nahiz ta ni berak ez nauten
izango aldamenetik,
baratz hortantxe lagunduko'iet
nere biharamonetik.