Bertsos - View details   To know more about this section

1995-12-03 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jokin Sorozabal

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-12-03 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Bi boxealari zarete. Ring-ean elkar joka baina lurrera erori dena arbitroa da. Nork bota du? Unai hasi eta sei bertso osatu arte segi.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-12-03 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U.A
Oso ona ez daukak
aizak punteria,
J.S
hiri eman banian
a ze aberia!
U.A
Arbitroa altxatzen
orain komeria,
J.S
hemen egin behar dik
bakoitzak beria.

J.S
Nola ez zuen pitatzen
harek nere alde,
U.A
odolik nahi ez badek
bistatikan alde.
J.S
Potrotan eman diot
ta hik zeinek galde,
U.A
lantegia ez zaio
atera debalde.

U.A
Hurrena ikasiko dik
paretikan kentzen,
J.S
bestela nahiko lana
bizirik mantentzen.
U.A
Huraxe jotzia zen
guretzat errezen,
J.S
hi jo izan bahindut ere
lurrera joan hintzen.

J.S
Haundi hauek makalak
izaten bait dira,
U.A
baina kolpe bakarra
nahikoa guztira.
J.S
Nik jotzen bahaut ez haiz
joango urrutira,
U.A
baldin probau nahi badek
ez hai erretira.

U.A
Holakotxiak gaituk
boxealariak,
J.S
borrokan hasiez gero
kriston aberiak.
U.A
Arbitroarekiko
geure komeriak
J.S
hura bota diau ta
gaur txapeldun biak.

J.S
Txilipituarekin
nahiko txulo dabil,
U.A
orain ez dik pitauko
ez oso borobil.
J.S
Eskerrak medikua
zegoela hurbil,
U.A
deitu zaiok DYAri
ez baldin badek hil.