Bertsos - View details   To know more about this section

1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iñaki Murua

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-12-17 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Murua, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Murua etxetik kanpo lan egiten duzun emakume gaztea zara. Haurra izan duzu eta, Mendiluze, zure ama prestatu zaizu haurra zaintzeko. Zuk, Murua, ordea, haurra haurtzaindegira eraman nahi duzu. Hiruna bertso Murua hasita.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iñaki Murua

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua:
Hobe dira haurtzaindegiak,
eman bakoitzai beriak,
haurrak haurrakin bizitzen ditu
bere komeriak.
Ama aditu egiak
ta ez tristetu begiak.
Nere haurrarentzat ez nituzke nahi
amonan maniak.(bis)

Mendiluze:
Nere manien ikara,
horrekin kutsatu zara,
horregatikan eraman behar
dezula bertara.
Bainan aditu alaba,
ez gero eraman hara!
Familiakin baino hobeto
nun egongo da ba? (bis)

Murua:
Hasi hara eramaten,
ta ideara egiten,
familia ez da haur batentzako
beti onena izaten.
Ausartuko naiz esaten,
arrazoi on bat emante,
egun guztia ez du pasako
karamelu jaten.(bis)

Mendiluze:
Amonak nahi du harrapa,
zuk nahi ez, hauxe da marka!
Karamelurik ez det hartuko
kalterako da ta.
baina ez nigandik aparta!
Hori da erru galanta!
Zainketak sobran izango ditu,
maitasuna falta.(bis)

Murua:
Han ibiliko da alai
eta jolasean lasai,
gainera dauzka hiru edo lau
pertsona bere zai.
"Hortxe isili egon hai! *
Erori egingo da ai!"
Ume mukizu mimatu baten
ama ez dut izan nahi! (bis)

Mendiluze:
Mimatzearekin izu
eta kejan jo eta su,
bainan nik ama zer den badakit,
egidazu kasu!
Maistrarekin fio zu,
ona dala badakizu;
baina hari ama deitutakoan
damatuko zaizu!(bis)