Bertsos - View details   To know more about this section

1995-11-26 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-11-26 Errenteria Txapelketa
Gai-emailea
San Sebastian, Xabino
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Epailea zaitugu. Garrantzi handiko kasua duzu esku artean. Erabakia ematekotan zaudela heriotza mehatxua jaso duzu. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Gregario edo laguntzaile naiz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-11-26 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Epailea naiz ta juzgatzeko
oraingo hontan aukera,
kasu gogorra eta datozkit
atzetikan atakera.
Orain nor ote garrantzitsua
epaile edo norbera?
Une hontatik aurrera,
dudatan hasi ohi gera.
Merezi arren kondenatzea
izan liteke kaltera,
neure kondena firmatzen badet
haienarekin batera.

Batzutan otso izaten dena
beste batzutan bildotsa,
baina mehatxu baten aurrean
inor ezin izan hotza.
Erabakiak izan behar du
justua bezin zorrotza,
baina sentitzeko lotsa,
horra pistolaren hotsa.
Jarraitu behar ote det orain
barrunbearen ahotsa,
gaur zein ote da garrantzitsuna
burua ala bihotza?

Zuzenbidea ikasi nuen
ta zuzen naute hezia,
baina inorrek ezin lagundu
gainditzen gaurko hesia.
Aukeratzea nahiz eta izan
nik daukadan lan guzia,
pentsatzen nago hasia,
eta guztia nahasia.
Hala ta guztiz kondenatuta
nahiz eta galdu bizia,
nere bizitza dala ta ez dala
ez gelditu justizia.