Bertsos - View details   To know more about this section

1995-05-13 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Iruretagoiena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Performance
1995-05-13 Oñati Txapelketa
Gai-emailea
San Sebastian, Xabino
Bertsolaris / Authors
Iruretagoiena, Iñigo
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Langile bat zaitugu. Urteko errenta aitorpena egitera joan zara haziendako bulegora, atean honako idatzi hau irakurri duzu. "Guztiok gara hazienda".

Description

Melody
Munduan libre bizi izatea
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1995-05-13 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Iruretagoiena

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urterokua egiteko're
garaia heldu da tira!
Aitorpen denak eginak ditut
jendea hortan ari da
ta hurbildu naiz bulegotako
aterpe ta atarira,
denak horrela balira,
gaitzerdi leike sikira!(bis)
Denak hazienda hor ikusi det
jarriz horretxi begira,
denon kontura gutxi batzuek
ondo aberasten dira. (bis)

Guztiok gera hazienda ta
hori dena egi ote?
Esaldi handi eta ederrak
saltzen dizkigute merke,
engainatuta bizi bait gara
berdin zahar eta gazte,
nola liteke hainbeste!
Eta ezin jarri triste, (bis)
gutxi lapurtu eta kastigu
jartzen dute hala uste,
eta gehiegi lapurtze'utenak
karguz igotzen dituzte.(bis)