Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1995-05-13 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Iruretagoiena
1995-05-13 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Iruretagoiena
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Urterokua egiteko're
garaia heldu da tira!
Aitorpen denak eginak ditut
jendea hortan ari da
ta hurbildu naiz bulegotako
aterpe ta atarira,
denak horrela balira,
gaitzerdi leike sikira!(bis)
Denak hazienda hor ikusi det
jarriz horretxi begira,
denon kontura gutxi batzuek
ondo aberasten dira. (bis)
Guztiok gera hazienda ta
hori dena egi ote?
Esaldi handi eta ederrak
saltzen dizkigute merke,
engainatuta bizi bait gara
berdin zahar eta gazte,
nola liteke hainbeste!
Eta ezin jarri triste, (bis)
gutxi lapurtu eta kastigu
jartzen dute hala uste,
eta gehiegi lapurtze'utenak
karguz igotzen dituzte.(bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra