Bertsos - View details   To know more about this section

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Goikoetxea

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Goikoetxea, Arkaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikote hasi berria zarete. Taberna txokoan Amaiak bere poltsatxoa ireki eta hainbat jenero erakutsi dizkizu, denetik probatu behar dela eta zer nahi duzun esanez. Zuk Arkaitz, zalantzak dituzu. Arkaitz hasita, hiruna bertso hamarreko txikian.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Goikoetxea

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Goikoetxea:
Gu hasi ginenetik
bi aste igaro
harritu egin nauzu
harritu zeharo:
denetik baduzu nik
nahi baino gehiago
hoiek denak ikusiz
beldurtuta nago
deus ez dut probatu nahi
zu baino lehenago. (bis)

A. Agirre:
Zure ustez neria
joera ankerra
gauza berritarako
ze mutil alperra!
Begiz jo behar degu
guk komon bazterra
sudurzuloak bete
eskuin ta ezkerra
plazerrik baldin bada
hauxe da plazerra. (bis)

A. Goikoetxea:
Hori egoki danik
ez zait iruditu
eta bide hortatik
ez dut nahi abitu
marra batek ondoren
bel-beltzak baititu
sudurretik ezin da
inola kabitu
gisa hortan ezin da
deus ere sentitu. (bis)

A. Agirre:
Ez degu delitua
honta iristea
hobe lainoetatik
lurrera jeistea.
Nahiz nahiago zenduken
nerekin hastea
zuloak betetzeko
daukazu eskea
lehenik sudurzuloak
ta gero bestea. (bis)

A. Goikoetxea:
Ni hortara joatea
zure helburua
baina gauza hori ez da
bide segurua.
Dagoeneko arrotz zait
zure ingurua
ez dut bat'e gustoko
holako mundua
bihotza baino lehen
galdu du burua. (bis)

A. Agirre:
Zure hitz sentikorrak
parrera narama
guztiz zapuztu dezu
aurrez nuen plana.
Ez da ederki hasi
gure harremana
nahiko beltz ikusten det
zure panorama
neri begira soilik
kolokatzen dana. (bis)