Bertsos - View details To know more about this section
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mantxi:
Aita ta ama erori dira
zahardadearen menpeko
ta ez dirudi zu zaudenikan
inolaz borondateko
kanpotik inor ekarri gabe
geu geratuta hobeto
lehen emandako maitasun hura
guk beraiei emateko.
J.M. Irazu:
Nik ere badet familia ta
seme-alaba kuttuna
izarditikan ateratzen det
haik mantentzeko jarduna.
Beste pertsona kontratatzea
askoz hobea deguna
harek laguntza emango die
ta semeok maitasuna.
Mantxi:
Beraz defentsa ipini dezu
maitasunaren dileman
kanpoko batek zer egin behar du
gaur sortu zaigun probleman?
Geu geratzea degu onena
eta maitasuna eman
seme-alabei ze edukazio
erakusten ari zeran!
J.M. Irazu:
Edukazio ona izango da
burua baitu aterpe
haiek gu zaintzen bizi osoan
zenbat izerdi ta neke!
Gure bizitza ezin da jarri
haien ezinaren menpe
behar bezela esplikatuta
ondo ulertuko dute.
Mantxi:
Haiek ulertzen lanik badute
zeuk'e ez dakizunian
aita ta ama utzi ta segi
nahi dezu lasai lanian
urteak juanik zerorri ere
zaharturik azkenian
seme-alabei ez exijitu
beharrian zaudenian.
J.M. Irazu:
Bizitza beti azkenerako
izan eta korapila
gure kasuan etortzen bada
ondo konpondu dedila
erdi ihesi ibiltzen zan lehen
gaur animoso mutila
zertara zuaz haik laguntzera
edo herentzia bila?