Bertsos - View details   To know more about this section

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-12-14 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Martin, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Ospitaleko itxarongelan zaude, sendagilea noiz etorriko zain. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Dena zen presa, dena zen presa
honuntza gu gentozela
anbulantzian sirena hotsak
ezin zitekeen bestela.
Aitatxo gaixo jarri zait eta
ailegatu naiz horrela
eta amaren begirada da
tristea eta goibela
txuri-txuria dago amatxo
itxarongela bezela
isiltasunez gainezka dago
gaurkoan itxaron gela.
Amak esan dit "Zu lasai egon"
aita ondo dagoela
aman begiak esan didate
gezur bat bakarrik dela.

Mundu honetan ezin da ezer
nik aita bezela maita.
Arren, amatxo, ez zaidazula
holako gezurrik aipa!
Jakin badakit lehendik ere
esan duzula hamaika
ni lasaitzeko itxura egiten
ari zarela zu nahita.
Aita oraintxe atera dute
hainbat mediku jarraika
eta harantza abiatu naiz
nik ez nuen galdu nahi-ta
ez dakit ziur zer gertatzen den
dago txuritzen hasita.
"Ondo al zaude, ondo al zaude?"
baina isilik doa aita.

Ama negarrez hor ikusi dut
aita haruntz joan ahala
badakit jakin egoera hau
ez dela guztiz normala
nik galderarik ez dut egingo
izan'e hain naiz formala.
Badakit haruntz eraman behar
dutela gaur berehala
ikusi ditut aitatxo eta
kamila haren itzala
aitak aurpegi itzalia du
tristea eta makala
ta galderarik ez egin eta
konturatua naiz hala:
aita eraman egin dutela
ta aita joan zaidala.