Bertsos - View details   To know more about this section

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Jexux Mari Irazu Muñoa

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-12-14 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Goikoetxea, Ekaitz
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Ekaitz, zure garaian puntako bertsolaria izana zara. Gaur, Jesus Mari bertsolari gaztea etorri zaizu desafioka. Ekaitz hasita, hiruna bertso zortziko nagusian.

Description

Melody
Erreguetan ari nintzela
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Goikoetxea:
Euskal Herrian herririk herri
egin degu propaganda
bertsoen bidez asetu degu
entzulearen demanda.
Hemen lana da beharrezkoa
egia garbia esanda
harrotasuna irits liteke
aurrez umila izanda.

J.M. Irazu:
Bertso oihanera sartu ezkero
zertan jardun jolasean?
Zu orain arte ibili zera
zeure faman babesean
harrotasuna ta umiltasuna
biak dauzkat bihotzean
baina gailurrik ezin det lortu
punta zapaldu ezean.

E. Goikoetxea:
Bertsolaritzak gaur bizi ditu
hainbat aldarte arraro
zuk be-behetik gailurreraino
nahiko zenuke igaro.
Zuri entzuten lagun maitea
gozatzerikan ez dago
hasteko kanta behar zenuke
pixkat polikixeago.

J.M. Irazu:
Hori ez da gaurko moda berria
hala nago jabetuta
nere odola bor-borka dago
zerbaiten beharra dauka.
Txikitatikan jarria naute
gorantza begiratuta
ezin zaitzaket zu azkar pasa
hain poliki kantatuta.

E. Goikoetxea:
Zerorrek ere hartu zenuen
bertsolaritzaren senda
baina mesedez ez zazu jantzi
harroaren bestimenda;
adarrik adar igo zuhaitza
lasaitu Irazu, benga
erori behar izanda ere
min gutxiago hartzen da.

J.M. Irazu:
Bertsolaritzak segi behar du
segi behar du urtez urte
lehengoek eta gerokoek'e
plaza izango baitute.
Gaur edo bihar pasako zaitut
hori badakizu zuk´e
ta puntakoa baldin bazera
poztu egin behar zenduke.