Bertsos - View details To know more about this section
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Iñigo Izagirre
Bertsoa entzun |
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Iñigo Izagirre
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Izagirre:
Ohera sartu zera
baba dariola
hartzezko pelutxea
maittea, potxola;
estu-estu hartu dezu
besoetan hola.
Akordatu ni ere
ohean nagola. (bis)
E. Eizagirre:
Zu´re baietz estutu
hartza hau bezela!
Hirurekin ohea
bai dela epela!
Baino uste det bere
mailan ez zaudela:
hau neri hogei urtez
izan zait fidela. (bis)
I. Izagirre:
Besterik ez du eta
ezautu oraindik
ez omen da banatu
bera zuregandik
trioari baietza
emango diot nik
baina hartzak ez dauka
iniziatibarik. (bis)
E. Eizagirre:
Zuk iniziatiba asko
gainera zakarki
ohetik ere bota
behar nauzu aurki
ta gainera marmarka
ari zera beti
honek behar danean
isiltzen badaki. (bis)
I. Izagirre:
Beraz isildu ohi da
behar dan bezala
nik proposamen bat det
ez da hain makala:
jakizu norbait asko
maitatzen dudala
ta ekarriko al det
gure etxeko txahala? (bis)
E. Eizagirre:
Hartza ta ni bikote
perfektua gara
eta txahala kontukin
zertan hasi zara?
Kasik beste ideia
hobe bat det, hara:
ikuiluan pasako
dezu gaurko gaba. (bis)