Bertsos - View details   To know more about this section

2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Astigarraga, Arkaitz Goikoetxea

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-11-02 Zumaia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Astigarraga, Xabi
Goikoetxea, Arkaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Xabier langilea etorri zaizu gaur zuri Arkaitz, nagusiari, "Basetxea" lehiaketarako hautatu dutela eta jai egunak eskatuz. Arkaitz hasita, hiruna bertso zortziko txikian.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Astigarraga, Arkaitz Goikoetxea

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Goikoetxea:
Etxe hauxe gabiltza
ezin bukatuan
eta erori zera
orain pekatuan
Basetxearekin ez
hasi zu tratuan
horrelakorik ez da
zure kontratuan. (bis)

X. Astigarraga:
Eskuzabala izan
nagusia, tira!
Deskantsatzera juan
nahi det urrutira
berrogeita bost gradu
dituzten tokira
ondoren emateko
munduari bira. (bis)

A. Goikoetxea:
Munduak zuri haundi
geratzen zaizkizu
esan horrekin sortu
duzu hainbat izu
berrogeita bost grado
ederki dakizu
telebistak burua
berotu al dizu? (bis)

X. Astigarraga:
Bakarrik eskatzen det
juteko aukera
irabazteko ere
badaukat gainera
zuretzat horren gaizki
ez dago ta aurrera
gonbidatuta joan
gaitezke batera. (bis)

A. Goikoetxea:
Ezin bukatu ditut
ez obra ta ez etxe
ta hau jai eske dator
me kaguen la letxe
ze euskal telebista
eta ze Basetxe
bihar zazpiretako
nahi zaitut hementxe.

X. Astigarraga:
Nagusiak badauka
hainbat ika-mika
ez al zera poztutzen
ni hala ikusita?
Publizidadea´re
ein leike apika
kostruktoran izena
nikian jarrita. (bis)