Bertsos - View details To know more about this section
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Bertsoa entzun |
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
Stanza name:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aupa atsalde on! Etorri gera
kuadrila gazte-gaztea.
Ze gogorra den aurresailkatu
gisa kantari hastea!
Gogorragoa atzeko bosten
erasoari eustea
sailkapenetik dakartelako
indarra eta fustea;
ordea ez da komeni aukerei
ate guztiak ixtea
helburu bat det: finalerdita
zuzenean iristea
ta bide batez ondo legoke
zuek gustora uztea;
ea gaurkoan lor ditzakedan
bai bata ta bai bestea!