Bertsos - View details   To know more about this section

2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Ekaitz Goikoetxea

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-11-01 Hernani Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Gabilondo, Nahikari
Goikoetxea, Ekaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi marokoar zarete. Zuen herritik hona zuen saiakera egin ondoren zuen herrira itzuli zaituztete. Zuk, Ekaitz, bigarren aldiz saiatu nahi duzu. Zuk, Nahikari, ez. Ekaitz hasita, hiruna bertso sei puntuko motzean.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
KOPLEN MULTZOA

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Ekaitz Goikoetxea

Stanza name:  KOPLEN MULTZOA 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Goikoetxea:
Sentimentuak errekin
pozik bagenu behinepin...
Lehen saiakeran lortu ez arren
nahi aina etekin
bihotzari gogor ekin
eta etorri nerekin
ez zaitezela lehertu lehenengo
olatuarekin. (bis)

N. Gabilondo:
Bihotz hits zimur kopeta
laster egin degu buelta
ilusio ta itxaropenak
barruan gordeta.
Ekaitz jar zazu arreta
saioan zergatik neka
bizitza bila joanik heriotza
topa liteke-ta. (bis)

E. Goikoetxea:
Gose-egarriak etsai
une oro epaiz epai
Europan ura eta ogia
ditugu gozagai.
Arriskuak badira bai
baina irmo nahi det jarrai:
dama beltzaren itxarongelan
ez det jarraitu nahi. (bis)

N. Gabilondo:
Hasi genuen borroka
inori ez zaio inporta
ta dizkigute amets guztiak
kareletik bota.
Hara zer gendun erronka!
Onartu zazu porrota
dama beltzaren gelan ez zera
hobeto egongo-ta. (bis)

E. Goikoetxea:
Zoli, erne eta adi
hara banoa Nahikari
itxaropena lemazain eta
amets bat gidari.
Muxu bat familiari
ondasun eta janari
ez negar egin itzuliko naiz
bihotza kantari. (bis)

N. Gabilondo:
Gure hamaika ahalegin
hasi orduko huts egin
ez degu lortu lehen nahi genuen
hainbeste etekin.
Zeure bideari ekin
ni ez nijoa behinepin
hemen bizitzen ikasiko det
daukadanarekin. (bis)