Bertsos - View details   To know more about this section

2007-09-23 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Arnaitz Lasarte

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-09-23 Hernani Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Lasarte, Arnaitz
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Tren geltokian zaude trena noiz iritsiko zain.

Description

Melody
Zure eskaerak egia esan
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-09-23 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Arnaitz Lasarte

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goizean jeiki ta ondo jantzi
hori da dedan diztira;
korbata txukun galtza berriak
mutiko onen neurrira;
tren geltokira iritsia naiz
begiratu urrutira;
bakar-bakarrik nago oraindik
hara ta hona begira...
Zai zaudenean tren azkar denak
moteldu egiten dira. (bis)

Orain artean cobarde samar
ta egin behar aproba;
zulo beltzean sartua nago
ta irten nahi nuke gora;
hain ondo jantzi hain guapo egon
ta nago oso gustora;
lasai antzean jarraitu nahi det
nahiz ta pasa den denbora
pazientzia hartu ezkero
nahi dedana helduko da. (bis)

Azkenerako iritsi da ta
hau soinuak trenarenak!
Neska eder bat jetsi da noizbait
ahaztu dira nere penak;
hau ondo daki itxarotea
zer den probatu duenak;
hain dago polit hain da ederra
ditu jantzirik onenak...
Denbora askoz zai egon arren
merezi izan du denak.