Bertsos - View details   To know more about this section

2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jexux Mari Irazu Muñoa

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hamabost urteko gaztetxo baten gurasoak zarete. Gaur, alabak baleteko dantzaria izan nahi duela esan dizue, eta etxetik seiehun kilometrora dagoen eskola batera joan nahi duela ikastera.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre: Dantza kontuan ez degu izan
biok nahiko kategori;
nonahi hasi ta bukatzen gendun
hankako behatzak lodi?
Hala badio hala nahiko du
ta iruditzen zait ongi
baina oso ondo ez det ulertzen
nundikan duen sen hori. (bis)

J.M. Irazu: Aitarengandik datorkiola
lehenbailehen esan beharko.
Kilometroak ta dantza biak
hartu nahi ditut aintzako;
nahiz ta alaban proposamena
nik jotzen dudan ontzako
baleta dantza finegia da
mundu zatar honentzako. (bis)

U. Agirre: Baina ilusioz gainezka dago
oraindikan da gaztia
ta komeni da bere sokari
aurrera joaten uztia;
hain urrutira joanda nahi luke
gauzak ikasten hastia;
posible ez al da lehen pausoak
gertuago ikastia? (bis)

J.M. Irazu: Neronek ere pentsatzen det bai
Bilbo aldera bidali;
ez, Bartzelonan nahi zuen berak
edo ametsa itzali;
gure soldata matrikula latz
batentzako erabili
ta igual geronek beharko degu
hanka puntetan ibili. (bis)

U. Agirre: Jaio zenean zer polita zen!
Oraindik ez dut ahantzia
baina hazi da ta koxkortu da
badu bere garrantzia;
hanka puntetan ibili beharrak
ai jartzen dizun trantzia!
Baina hobia ez litzateke
berai hanka zanpatzia. (bis)

J.M. Irazu: Ordun alaba geldituko zan
bihotz barrena minduta
ta aitak bere alabatxoa
goata artean zainduta.
Dantza ez ezik lan egin beza
bere hankak arinduta
bai dihoala Bartzelonara
matrikula ordainduta. (bis)