Bertsos - View details To know more about this section
2007-10-06 Getaria (G) Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Joakin Aizpurua, Aitor Urbieta Aizpurua
2007-10-06 Getaria (G) Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Joakin Aizpurua, Aitor Urbieta Aizpurua
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.J. Aizpurua: Promozioa behar dala ta
dabil jenderik gehiena
baina neretzat hori ez da guk
behar gendukeen sistema;
zuk hobe dezu jarraitutzea
nere buruko eskema:
promoziorik onena degu
denok eskeintzea dena.
A. Urbieta: Nik dedan dena eskaini baina
asko nahi nuke zabaldu
ta famatua izateko're
esperantza ez det galdu;
nik badet baina zuk horrelako
asko ez dezu azaldu;
holako gabe anaiari're
ezingo diogu saldu.
J.J. Aizpurua: Oraintxe egin zera zu nahiko
arrazoi politan jabe
hala ta guztiz hobe genduke
guk ibiltzea suabe;
ez dago zertan ibilirikan
promozioen mirabe;
nere lagunek baietz erosi
promoziorikan gabe.
A. Urbieta: Propaganda egin edo ez egin
hementxe gaude auzian
honek guztia ukatu nahi dit
nahiko era itsusian;
hola zabaldu eingo gerala
dago ezin ikusian
nik famatua izan nahi nuke
ia Europa guzian.
J.J. Aizpurua: Promoziorik ez degu behar
Zegaman ta Errezilen
horregatikan hobe ibiltzea
ahal danik eta isilen;
nik isiltzea eskatzen dizut
oraingo hontan lehenbailehen
promoziorik gabe bertsotan
begira ze ondo nabilen.
A. Urbieta: Halako gauzik ez egiteko
jartzen du mila aitzaki;
nik Madril edo Paris, Napoles
begiratzen det urruti;
honek lagunak aipatzen ditu
inguru berean beti
errezildarrak promozioa
zer dan'e ba ote daki?