Bertsos - View details To know more about this section
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Stanza name:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bizi osoa pasatua det
jo eta su egurrian.
Ospitalera heldu naiz orain
ta ez nabil gezurrian;
nik ez dakit zer atera zaidan
bizkarreko hezurrian;
bere luze-laburrian
danba! Jo nau muturrian.
Heriotza ta bizitza ere
ikusten dira hurrian;
egunak luze gertatzen dira
minbiziaren aurrian. (bis)
Nere artian pentsatzen nuen
"Unai nora etorri haiz?";
probak ez ziren iristen eta
ez nebilen barru lasaiz;
orduak egun bihurtzen dira
notizi txarraren usaiz;
zenbat kontu ta zenbait gaitz!
Gaur nago aurpegi alaiz:
proba ona dela esan didate
nahiz ta ez dan gertatzen maiz;
kontra egiteko pronto nengoen
baina lasai gelditzen naiz. (bis)
Txuri ta beltzak ikusi ditut
nik ez dakit zenbat mota!
Une hauetan bizitza ere
nornahik lezake gorrota?
Gaur atera naiz ospitaletik
irribarretsu, saltoka...
Lagunekin egin topa
danei osasuna opa.
Bizitza eta heriotzaren
artian dagoen soka...
Gure mundu hau zer da azkenean?
Etengabeko borroka. (bis)