Bertsos - View details   To know more about this section

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Erantzun baten zain, asteak eman dituzu eta, gaur, espero ez zenuen erantzuna jaso duzu.

Description

Melody
Abokatuak deitu berri dit
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaua beltza da baino ikusten da
mila izarren argia;
sei urte dauzkat ta poza ez da
bizi hontan ugaria.
Bi aste dira idatzi nula
karta baten guraria;
bi aste dira egon naizela
dardaretan eroria;
bi aste eta orain begiak
bustita daduzkat ia
gaur heldu baita olentzerori
eskautako oparia. (bis)

Orain bi urte nere aitatxok
urrun egin zuen ihes;
nik ondo dakit aitatxok asko
maitatzen nauela berez
baino berririk ez du bidali
berririk ezta ezer ez
Ta gaur etxera agertu zaigu
irrifar pozgarri batez.
Bere eskutan estu hartu nau
emozioaren bidez
eta negarrez hala esan dit:
"Barka zaidazu mesedez". (bis)

Nere bihotza azkar dijoa
dantzan dabil ero-ero;
bere besotan estu hartu nau
hiru-lau minutuz edo.
Gero berriro hitzez hasi zait
besterik ez zen espero;
gaur arte urrundu dutenak ditu
nunbait hainbeste enredo
baina esan dit "Olentzerori
ez itxoin hontara ezkero;
nik opari bat egingo dizut
egunero-egunero". (bis)