Bertsos - View details To know more about this section
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gaztelumendi: Minbizia neukala
hala esan zidaten
eta gaitza ari zait
barru danak jaten.
Mundua utzi behar
degu laster baten;
zertan hasiko gera
maiteei esaten
besteek guk adina
sufritu dezaten?
I. Zubeldia: Gaixotasun berakin
joan zan amona;
neri´re etorri zait
eta ez da broma!
Zertarako bukatu
gure zoriona?
Maiteei esatea
ez ote da ona?
Gehio maitatzen baita
hiltzear dagona.
B. Gaztelumendi: Aurpegia zurbila
daukagu jadanik;
zenbat egun gelditzen
zaizkigu gaurdanik?
Gero damutuko naiz
beraiei esanik;
ikasi behar degu
ederki dakit nik
maitasuna bereizten
errukiagandik.
I. Zubeldia: Zertarako erori
malkoen esklabo?
Eskutatik joanda
al zaude zeharo?
Lagunak gonbitean
trago eta trago
ta aurten Gabonetan
jaso beharren nago
jun dan urtean baino
opari gehiago.
B. Gaztelumendi: Zuk pentsatzen al dezu
opari hoiekin?
Baina bion argia
itzaltzen da arin;
ni oso gaiso nago
ta zu ere berdin;
Gabonetan´e gogor
behar zaio ekin
beti oroit gaitzaten
irrifar batekin.
I. Zubeldia: Bihotzaren barruan
sartu dit iltzea
ta orain tokatzen zait
triste umiltzea.
Beñat eman nahi dizut
orain aditzea:
nahiz arriskutsua dan
azkar abitzea
ez da askoz hobea
bizirik hiltzea.