Bertsos - View details To know more about this section
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iker Zubeldia
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iker Zubeldia
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Agirre: Azkenaldian telebistatik
gogorrak dira ikusten:
zerbaiten keja egin nahia ta
besteak bazterrak hausten...
Nahiz ta bihotzak baietz agindu
gaur buruak ez dit uzten
ez baitakigu kaso egitera
zein bidalduko dituzten.
I. Zubeldia: Konzentrazio haundi bat zala
ez nau harrapau sorpresan;
umeak beti ezin du egon
katekesian ta mezan!
Heldu eskutik ta ekar zazu
ez zaitez egon perezan
gure herrian ze gertatzen dan
txikitatik jakin dezan.
U. Agirre: Makrosumario dalako horrekin
herrian ez gaude alai;
manifa ugari bukatu dira
ondoren odoletan blai;
porrazo batez bizilaguna
oroitu nola dagon ai!
Zer gertatzen dan dakidalako
ez dut berarekin joan nahi.
I. Zubeldia: Azken finean manifa bat da
ez da askoz gehio Unai;
sumario bat jarri digute
albistegitan aipagai;
nere ondoan edukiko det
eta egon zaitez lasai;
itsutu ez det egin nahi baino
begik zabaldu behintzat bai.
U. Agirre: Zu balientia zaitugu Iker
horrek ez du ezer txarrik
baina aspaldiko kontu honekin
nago bildurtu samarrik;
umea hartu eta joateko
nahita ere ez det indarrik;
hiruren buila egizu baino
joan zaitia zu bakarrik.
I. Zubeldia: Buila pixka bat egin det baino
berez naiz oso apala;
jantzi umea ta erantzi'tut
zapatilak ta mantala;
eskutik heldu ta manifara
berarekin nijoala...
Egunen baten ikusiko du
aita koldarra daukala.