Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-20 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Xabier Sukia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-10-20 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Sukia, Xabier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Unai, udaltzaina zara. Goizeko lauretan, artean taberna bat irekita zegoela-eta, isteko agindua ematera joan zara. Eta hara non ikusi duzun Xabier alkatea.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-10-20 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Xabier Sukia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre: Kaixo alkate jauna
etxerik ez al zen?
Gaur ere ari zera
zu papelak galtzen;
laurak arte ez nintzan
tabernara sartzen;
berriz harrapatu det
ejenplua jartzen. (bis)

X. Sukia: Zatoz barrura sartu
ta itxi atea;
zerbeza baso bat dut
zuretzat betea.
Bihar lehen orduan
sar zazu partea
baina ahaztu gabe
zein dan alkatea. (bis)

U. Agirre: Honek ibili ohi du
hainbat kontrabando
hori gauza onena
ez degu izango.
Bihar hitz egingo deu
lasai eta ondo;
ah lehenenego orduan
ez zera egongo. (bis)

X. Sukia: Bueno ba hamabitan
juango naiz aupa;
herriak horregatik
ni ninduen hauta.
Porra xahar horrekin
nola egin zaunka?
Nere boligrafoak
indar gehio dauka! (bis)

U. Agirre: Oraintxe berak ein du
porraren galdea
gaia desbiatzeko
abilidadea.
Agur alde egiteko
daukat nik idea;
bilatuko al dezu
etxera bidea? (bis)

X. Sukia: Alkatea beti da
kondaira ta mito;
lasai ni etxera gaur
bainaiz iritsiko.
Bai, bai segi aldegin
atea itxi, kito;
Praxku beste kaina bat
ta jarri Benito! (bis)