Bertsos - View details   To know more about this section

2007-10-06 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Aiertza, Ion Ansa

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-10-06 Errenteria Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Aiertza, Mikel
Ansa, Ion
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Parrandan zabiltzate biok. Gau guztian makina bat pertsona hurbildu zaizkizue ligatu asmoz. Migel Anjel nazkatu da. Ionek, ordea, parrandan jarraitu nahi du.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-10-06 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Aiertza, Ion Ansa

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Ansa: Ligatzen pasa degu
guk gaurko eguna
zergatikan aldegin
behar dezu laguna?
Bata maitea nuen
bestea kuttuna
baina guztientzako
daukat maitasuna. (bis)

M.A. Aiertza: Mari Karmen ta Koro
bikote hurbila
eta Idoia ere
etorri dadila;
maitasuna denentzat
a ze iskanbila!
Hoiek juxtu ez datoz
maitasunan bila. (bis)

I. Ansa: Horiek zer nahi duten
zu ba al dakizu?
Neskak etorri eta
jarri zera izu;
Miren ta Ane ere
begira dauzkazu
bitatik gustokona
aukera ezazu. (bis)

M.A. Aiertza: Beraz luzatzen dabil
gaur gure zerrenda
bat, bi, hiru, lau, bost, sei
azkenean zenba;
neri ez zait gustatzen
erreza den prenda
gehiago saiatua
gehio estimatzen da. (bis)

I. Ansa: Hemen ez dago askorik
saiatu beharrikan
eta errexa bada
ez zait inportikan;
juan zaitez etxera
ihesi korrikan
gero egongo zera
nere inbiditan. (bis)

M.A. Aiertza: Oraintxe hitz eginda
gerora dantzatu
ta gero zerbeza bat
beraiekin hartu;
etxera nihoa bai
barkatu, barkatu
esan beharrik ez dago
Ion asko ligatu. (bis)