Bertsos - View details   To know more about this section

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Performance
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Erantzun baten zain, asteak eman dituzu eta, gaur, espero ez zenuen erantzuna jaso duzu.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere ametsen alde badaukat
horrenbeste borondate;
ez naiz ibili herrigintza ta
arriskutatik aparte.
Aspaldi samar sumario bat
ia ez nekin noiz arte...
Epai aurretik kartzelan sartu
hor baneukan nahiko tarte.
Alde egiteko arriskurik ez
baina justizian kalte;
erabakian zain aste batzuk
deliberatzen damate;
espero ez nuen erantzuna, ai!
Neretzat ardura bat´e;
besteak berriz kartzelan sartu
ta ni libre utzi naute.

Ni egunkari baten lanean
gustora jardun nintzena
ta inolako arrazoi gabe
golpetik itxi zutena.
Frogarikan ez baina barrura
hemen holaxe da dena;
hala da eta hala izan da
urte askotan barrena.
Espero ez nuen erantzun honek
noski ez dit sortu pena;
orain kanpoan azalduko det
barreneko azalpena
baino agian zatiketa zan
bilatu nahiko zuena;
ez, justiziaz oain pentsatzen det
lehen pentsatzen nuena.

Ez da izandu epaile baten
herrigintzako babesa;
ez da izandu beste batenbat
preso sartzerik nahi eza;
palaziotan zer gertatzen dan
asmatzen ez da erreza;
zail da jakiten nor den gaizkile
ta benetako jueza.
Kasu honetan neri tokatu
suertean oneko ertza;
seguru asko ez da izango
sua piztuko dun metxa;
ustekabeko erabakien
bolada luzea, beltza...
Eta ia noiz egi izaten dan
espero dedan ametsa!