Bertsos - View details To know more about this section
2007-10-28 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
2007-10-28 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Goikoetxea: Nahiz ta lanean aritzen naizen
makur ta erdi itoan
zu goizean goiz etortzen zera
eta iluntzean joan.
Lur hauek mendi gainean daude
toki kategorikoan;
lur hauentzako adina diru
ez daukazu poltsikoan.
Mantxi: Lehendabizikoz arratsalde on
Errota Xaharreko Fermin;
iruditzen zait ez didazula
zeharo jator hitz egin;
alperran fama galanta dezu
gauza garbi gera dedin
ta dana sasiz eduki baino
hobe da etxeak egin.
E. Goikoetxea: Errespeturik ez dezu eta
mintzatu zatzaizkit erkin;
zure nahi eta proposamenei
aurre behar diet egin.
Txaletak eta porlan kontuak
ez dihoazte nerekin;
jolas naturan egin behar da
eta ez naturarekin.
Mantxi: Naturarekin ez det jolasik
ta utzi nauzu mindua;
sina ezazu kontratua ta
beteko det agindua;
auzo eder bat egingo degu
dena sasiz arindua;
nik ez det baina zu lasai egon
bada zeinek ordaindua.
E. Goikoetxea: Ama naturak hemen guztioi
egiten digu mesede;
aberastea, negozioa
hori soilik dezu xede;
aldegin zazu! Hemen ke askok
egin du mendia bere;
zeru puxka bat beharko degu
arnasa hartzeko ere!
Mantxi: Aitzaki txarrik ez zazu jarri
ene bihotzeko Errota!
Traktore zaharran ke beltzak ia
utzi nau zeharo jota;
gero baratza joaten zera ta
nahi aina sulfato bota;
orain artean ama natura
ez zaizu asko inporta.