Bertsos - View details To know more about this section
1995-04-29 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Luis Otamendi
1995-04-29 Urnieta Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Luis Otamendi
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Larrañaga
Zure pakete hori
bizkarretik kendu,
kalekoa zerala
ere ematen du.
Aspaldi nola zinan
menditik aldendu,
hola baserritarrik
ezin da mantendu,
doblea pagatuta
ura erosten du.
Otamendi
Baserriko esnea
lehen erosten nuan,
zoritxarrean harek
ura asko zuan.
Ni ere oroitu naiz
neronen tontuan
eta gaur dendara naiz
patxadoso juan,
merkeago bait dago
supermerkatuan.
Larrañaga
Badakit handia da
horko almazena,
baina zu ikustean
hartua det pena.
Baserrian daukagu
esne nabarmena,
gezur borobila da
esan dezun dena.
Jenero onena da
beti merkeena.
Otamendi
Baserritar gaiztoak
lau bost esne mota,
lagunik handinari
ur pila bat bota.
Nola jokatu hola
lagunaren kontra!
Ni orain dendara noa
hanka hauek jasota,
esne hau kontroletik
pasata dago ta.
Larrañaga
Dendak guretzat badu
horrenbeste kalte
ta nere ingurura
gaur hurbildu zaite.
Desnatadu horiek
zuk utzi aparte
fabrikanteak badu
zuk hainbeste arte,
kolorea bakarrik
lagatzen diote.
Otamendi
Dendan esnea dago
gradu asko duna,
askoz okerrago zan
zuk saltzen zenduna.
Pena daukat dendara
berandugi juna.
Honek seguratua
du etorkizuna,
lagun uste nun baina
hau ez zan laguna.