Bertsos - View details   To know more about this section

2001-03-16 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-03-16 Oñati Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zu enpresaria zara. Zure enpresan etorkin talde bat hartu duzu papelik izan ez arren. Bulegoko leihotik ikusten duzu nolako fin ari diren lanean. Konta iezazkiguzu zure burutapenak.

Description

Melody
Santa Barbara zure bizitza A
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-03-16 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Patera baten etorri ziren
bidea ez zen hain malgu
beste batzuren hipokresia
borondateakin saldu.
Nahiz ta ez dauden legez kontrako
egoeratikan salbu,
euren lanean beraien grina
gogor baitute azaldu,
paperik gabe egonagatik
paperik ez dute galdu. (bis)

Hona etorri eta bidea
zaila daukate jakina
hoien gogoai maiz nagusitzen
zaien ezkero ezina.
Halare ondo ikasi dute
langile finen dotrina,
egia esan nahiz egoera
ez duten oso berdina,
hemengo askok hartuko luke
hoien lanerako grina. (bis)

Azken boladan bihurtu dira
greba batzuen almazen,
berez beraien eskubidea
dena eskatuaz ozen.
Nahiz ta horiei bizkar ematen
egin ahal denik errezen,
nere aldetik ahal dedan dena
egin beharra dut zuzen
egun etorkin diren guztiak
bertako izan daitezen. (bis)