Bertsos - View details   To know more about this section

2001-03-24 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-03-24 Mutriku Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Gabilondo, Nahikari
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
El Salvadorren lurrikarak ikaragarrizko galerak eragin ditu. Aspaldi ez zela hurakana izan zuten. Zergatik hainbeste zoritxar?

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-03-24 Mutriku Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zenbat heriotz, zenbat zoritxar
pasa diren urtez urte,
konponbidea erraza denik
oraingoz nik ez det uste;
diru usaian hainbatek badu
nahikoa poz ta bertute,
ta haiek berriz sufrimendua
sufrimenduaren truke,
itxaropena bakarrik zuten
ta hura ere galdu dute. (bis)

Ez dira bizi nahi bezain lasai
ez dira bizi galako,
zoritxarren bat datorrenean
aurre egiteko plako;
berriro ere beldurrez daude
zer ote zaien pasako,
eurei zergatik gertatu zaien
garbi azaldu beharko:
gutxi duenak dena galtzeko
arriskua daukalako. (bis)

Konpondu nahian borrokan dabiltz
berdin uda, berdin negu;
bakean bizi behar genuke
egiten dute erregu.
Tira guk ere lagun dezagun,
hau konpondu behar degu;
izan gaitezen bihotz haundiko
jende onaren eredu
daukagunetik zerbait emanda
erraz konpon dezakegu. (bis)