Bertsos - View details   To know more about this section

2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-05-18 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Aldanondo, Igor
Bertsolaris / Authors
Eizagirre, Estitxu
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hogeita hamar urte daramatzazu Ruandan misioilari. Bertako egoera arriskutsuegia dela eta, zure buruzagiek Euskal Herrira itzultzeko agindu dizute.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Axal ta hexur daude guztiak
eskeletoen antzera,
jatekorik ez eta tiroka
hasiak dira gainera.
Agintariek esan didate
egin dezadan atzera,
nere moralan aurka dijoa
eta noa esatera:
hona ez ginela denok etorri
turismoa egitera. (bis)

Nik helburu bat bilatzen nuen
eta hautatu Ruanda,
orain nolatan atzera utzi
egin dunean eztanda?
Eliza eta estatu denen
jokoa hauxe izanda,
bertara joan ta laguntzeko
denentzat nahikoa lan da;
zein errexa den denei laguntzen
silloi batean etzanda! (bis)

Azkenekoa hiltzen den arte
ez det jarriko eskela,
guztien alde egin nahi nuke
nere ahalegin itzela.
Gure Eliza ta Estatua
"salbapatrias"ak bezela,
baina guztiei esango diet
gertatu dela horrela:
laguntza gehien behar zenean
hiltzen utzi dietela. (bis)