Bertsos - View details   To know more about this section

2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Performance
2001-05-18 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Aldanondo, Igor
Bertsolaris / Authors
Sarriegi, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zuen etxean maiz ezagutu izan dituzu tratu txarrak. Gaur ere, etxera iritxi zarenean, ama negarrez aurkitu duzu.

Description

Melody
Zure eskaerak egia esan
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2001-05-18 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxera buelta egin det eta
zer bila edo zer suma,
askotan legez etxetik kanpo
pasatu baitet eguna.
Azaldu nahi det ama zuretzat
nik daukadan maitasuna,
malkoa al da begietatik
goian-behean darizuna?
Badakit baina ez det jakin nahi
zein den egiten dizuna. (bis)

Ama malkotan ikusi eta
zimurtu zait bekokia,
joan zait nere algara eta
nere umore izpia.
Gaur nola hala izan behar det
goxoa eta eztia,
egoera hau gogorra baina
bailiteke egokia;
maitasunetik gorrotorako
aldea zein den txikia! (bis)

Ama negarrez ikusi eta
neri ere hala irten zait,
lehenago ere ikusi zaitut
egoera hortan noizbait.
Galdetu arren "egoera hau
normala egiten al zaik?",
besotik hartu eta gu biok
joango gera norabait,
beti ondoan izan dezazun
maiteko zaituen norbait. (bis)